XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANUELA: Bizkitartean, jendek erran zuten zure senarra lagundu zinuela Oviedorat joaiten....

AMA: Ixil zaite! Ez dut nere senarra lagundu.

Gezurrak dire! Gezur zikinak....

Jende plantako guziek erranen dautzute.

MANUELA: Ez zaitela asalda.

Beti errespetu aundirekin mintzo gira zure senar zenaz, zinez balio gaitzeko gizona zen.

Bainan sekulan ez nuen asmatuko, etxekoer erran gabe espakatu behar ukan zuela, ixilka, gauaz, Oviedorat joaiteko.

XABIER: Manuela, nere Aita ez zen espakatu....

AMA: Xabier, ixil hadi!.

MANUELA: Errozu zure semeari gure arteko estekak autsiak direla.

Eta ez duela geiago ni ikustean urruntzearen beharrik ikanen, beldurrez galda dezakotan, zendako ez den, izan behar lukeen tokian.

LANGILEA: Ez zinuen neska hori hola joaiterat utzi behar...

Lehen, bertze gisa jokatuko ziren....

AMA: Ez nuk lehendanik kanbiatu.

Beti berdina nauk.

Bainan elgarren artean zin egina dukeie behar dutela Patxi gudurat igorri.

Dena den, baniak haren xeka.

Edo berdin, habil hi, Xabier.

Ez, ago hemen, nihaur baniak. Laster arte.

(Ama jalitzen da).

XABIER: Patxiren xeka doa, orai, beldur baita Manuela ere haren billa joana dela....

LANGILEA: Errak, Xabier, ez haiz atzo sortu hetarik....

Laster konprenitzen dituk gauzak... Beraz, erradak, nun dira?.

XABIER: Zer? LANGILEA: Armak! XABIER: Aitarenak?.

LANGILEA: Hemen nunbait ditazkek.

Etxetik joaitean, ez ahal zitian berekin ereman....